Final Chess Masters Bilbao 2008

Final Chess Masters BILBAO 2008 (Irailaren 2tik 13ra)

Txapelketaren oinarriak

Txapelketaren oinarriak

1.- Xake-txapelketa hau E4 Chessport SMk antolatzen du eta FIDEk txapelketa ofizial gisa aintzatesten du. FIDEk indarrean duen arautegiaren arabera jolastuko da..

2.- Egitaraua ondokoa izango da:

Parte hartzaileei ongietorria emateko ekitaldia eta jokalariak binakatzeko zozketa 2008ko irailaren 1ean eguerdiko 12:00ean.
Txanda guztiak Bilboko Plaza Berrian jolastuko dira.
Amaiera ekitaldia eta sari-banaketa 2008ko irailaren 13an egingo da, gaueko 21:00ean, Bilboko Plaza Berrian.
Round robin izango da joko-sistema, bi txandetara, eta binakatzeak ondokoak izango dira:

1. txanda: 9/2, 17:00ean: 1-6, 2-5 eta 3-4.
2. txanda: 9/3, 17:00ean: 6-4, 5-3 eta 1-2.
3. txanda: 9/4, 17:00ean: 2-6, 3-1 eta 4-5.
4. txanda: 9/5, 17:00ean: 3-6, 4-2 eta 5-1.
5. txanda: 9/6, 17:00ean: 6-5, 1-4 eta 2-3.
6. txanda: 9/8, 17:00ean: 6-1, 5-2 eta 4-3.
7. txanda: 9/9, 17:00ean: 4-6, 3-5 eta 2-1.
8. txanda: 9/10, 17:00ean: 6-2, 1-3 eta 5-4.
9. txanda: 9/12, 17:00ean: 5-6, 4-1 eta 3-2.
10. txanda: 9/13, 16:00 ean.: 6-3, 2-4 eta 1-5

3.- Joko-erritmoa: 90 minutu, lehenengo 40 jokaldietarako, eta beste 60 minutu, partida bukatzeko.

4.- Jokalaria birritan agertzen ez bada adierazitako orduan, txapelketatik kaleratuko dute.

5.- Jokalariek ezin dute hitzik egin partidak irauten duen bitartean, eta ezingo dute aurkariekin parra egin. Epaile Nagusiak soilik erabaki dezake partida bat berdinduta uztea, eta halakorik egiten badu, ondoko hiru arrazoiengatik izango da: posizio bera hiru aldiz errepikatzeagatik, une oro xakean egoteagatik edo teorikoki berdinak diren posizioengatik. Epaile Nagusiak hartzen duen erabakian GM José Luis Fernández eta Javier Moreno-en laguntza izango du.

6.- Jokalaria partida jolastera aurkezten ez bada, ez agertze hori bidezkotzea eskatuko zaio. Eskaera hori bete ezean, kontratatutako kopurua eta dagokion saria irabazteko eskubidea galduko du. Are gehiago, Udaletxean irailaren 1ean egingo den ongietorri-ekitaldira eta irailaren 13an gauzatuko den amaiera-ekitaldira  ez doan jokalariak 6.000 euroko isuna izango du.

7.- Jokalariek parte hartzeko konpromisoa hartzen dute, bai eta lehiaketa ez uztekoa ere, ez bada, Antolakuntzak aldez aurretik adostutako baldintza ekonomikoak betetzen ez dituelako edota, ezinbesteak bultzatuta (gaixotasuna edo ezintasuna), betiere, frogatu egiten denean. Honekin guztiarekin, oinarri hauek onartzeko konpromisoa ere hartzen dute. Halaber, jokalari guztiek, egunero, zenbait minutuz, kazetarien galderei erantzuteko konpromisoa hartzen dute, partida bakoitzaren amaieran eta emaitza edozein delarik ere.

8.- Txapelketa hasi aurretik, Apelazio Batzorde bat izendatuko da, eta ondorengoek osatuko dute:

Batzorde horretako Presidentea txapelketako zuzendaria izango da.
Kexak idatziz eta partidak bukatu eta, gehienez, handik ordu batera aurkeztuko dira.

9.- Azken sailkapena honako irizpideen arabera zehaztuko da:

1.- Jokalari bakoitzak 3 puntu eskuratuko ditu irabazitako partida bakoitzeko, puntu 1 berdinduta bukatutako partida bakoitzeko eta 0 puntu galdutako partidako.

2.- Bi jokalari berdindurik badaude lehen postuan, xake partida ikaragarri azkarra jolastuko dute azken txandaren ostean, berdinketa hausteko. Norgehiagokak bi partida izango ditu, eta jokalari bakoitzak 4 minutu izango du gehi beste 3 segundu egindako jokaldi bakoitzeko; halaber, koloreak aldatuko dituzte eta lehenengo partidarenak zozketa bidez erabakiko dira. Horrekin guztiarekin ere, berdinketak jarraitzen badu, partida bat jolastuko dute (“bat-bateko heriotza”), zuriak 5 minutu izango dituela eta beltzak 4, eta parra eginez gero, beltzak irabaziko du partida. Koloreak zozketa bidez erabakiko dira. Lehen postuan bi lagun baino gehiago berdindurik agertuz gero, ondoren adierazten den 9.3. puntuan zehazten dena ezarriko da berdinketa hausteko.

3.- Puntu bereko berdinketak badaude hirugarren eta seigarren postuen artean, hurrengoa ezarriko da berdinketak hausteko:

  • Puntuazio tradizionala. Irabazitako partida bakoitzeko puntu 1 eskuratuko da eta 0.5 puntu parra eginez gero.
  • Emaitza partikularra (puntuazio tradizionalean oinarriturik).
  • Koya sistema (puntuazio tradizionalean oinarriturik).
  • Sonneborn-Berger (puntuazio tradizionalean oinarriturik).

10.- Sariak sailkapenaren araberakoak izango dira:

sailkatua:  150.000 €
sailkatua:    70.000 €
sailkatua:    60.000 €
sailkatua:    50.000 €
sailkatua:    40.000 €
sailkatua:    30.000 €

puntua aplikatu ostean ere berdindurik jarraitzen duten jokalarien sariak Hort sistema aplikatuz banatuko dira. Gainerako beste sari guztiak osorik banatuko dira. Sari guztiek dagokien atxikipen fiskala jasango dute (%24a).

11.- Txapelketako Antolakuntza Batzordea kontratuez eta parte hartzaileen gonbidapenez arduratuko da (estatua, baldintza ekonomikoak, etab.), baita ondokoez ere: sailkapenaren araberako sari banaketa, hedabideei informatzea eta jendearekiko harremanak (telebista, irradia, prentsa, aldizkari espezializatuak, programak, arduradunen elkarrizketak, etab.), jokalariek medikua behar izatekotan zerbitzu hori hornitzea, txapelketako gunea egokitzea  (jolasteko, aztertzeko eta atsedena hartzeko guneak barne), beharrezko ekipo eta gaiak ematea (Epaile Nagusiaren gainbegiratzearekin), txapelketa FIDEren arauen arabera gara dadin bai eta txapelketari hasiera eta amaiera emateko ekitaldiak ere.

12.- Txapelketa aipatu Oinarri hauei, Xakearen Legeei eta FIDEren egungo arautegiari jarraiki gauzatuko da, baina, batez ere, FIDEk plazaratu berri dituen xake-jokalarien jarrerei buruzko arauei jarraiki.

13.- Oinarri hauetako testu ofíziala gaztelaniazko bertsioa da.

Babesleak
Bilboko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia
Eusko Jaurlaritza
BBK
La Ribera Merkatua
Bilbao Zaharreko Merkatarien Elkartea
FEVE
Euskaltel
Laguntzaileak
Bizkaiko Xake Federakuntza
VEOLIA transporte
Euskal Xake Federakuntza
Hotel Sheraton Bilbao

2008ko Bilbao Master Chess Finalaren antolatzailea e4 Chessport S.L.

Web orriaren diseinua eta egilea Consultec, S. L.