1.- Sarrera
Akreditazio eta funtzionamendu arau hauen helburua honako hau da: hedabide ezberdinetako kazetariek euren lana ahalik eta modu eraginkorrenean gauzatzeko baldintza aproposenak eskaintzea. Hala, haien informazio- eta logistika-beharrizanak 2008ko Bilboko Grand Slam-eko Maisuen Final bat antolatzearen ondorioz bete beharreko baldintzekin uztartzea ahalbidetuko zaie.
2.- Akreditazioak
Komunikabide enpresek kazetariak akreditatu ahal izango dituzte Txapelketak irauten duen bitartean ordezkari gisa aritzeko.
Akreditazioen bidez, Prentsa Aretoan egoteko, informazioa eskuratzeko eta ekitaldi eta jai ofizialetara joateko eskubidea edukiko da. Antolakuntza, halaber, hautatzen diren komunikabide enpresen kazetarien ostatu (lau izarretako hotelak) eta egonaldi gastuez (bazkari eta afariez) arduratuko da, aurreikusten diren baldintzen arabera, betiere. Hautaketa hori antolakuntzak dituen baliabideen araberakoa izango da, baita hedabideak Txapelketari buruzko informazioa hedatzeko konpromisoaren araberakoa ere.3.-Akreditazioak nola eskatu
3.1. Eskaerak posta elektronikoz bidaliko dira ondoko helbidera: pmolina@emeservicios.com eta hurrengo informazioa adierazi beharko da:
3.2. Akreditazio-eskaerak Txapelketa egingo den helbidera bidaliko dira eta epea ekainaren 15etik abuztuaren 1era artekoa izango da. Antolakuntzak posta elektronikoz jakinaraziko du eskatutako akreditazioak onartu diren edo ez, eta hala dagokionean, Antolakuntzak ostatu eta egonaldi gastuak ordainduko dituen eta zer nolako baldintzen arabera..
4.- Akreditazioak non jaso
Kazetariek banan-banan jasoko dituzte akreditazioak eta aldez aurretik identifikatu ostean. Akreditazioak Prentsa Zentroan bananduko dira 2008ko abuztuaren 15tik irailaren 10ra bitartean.
5.- Dokumentazioa eta euskarriak akreditutako kazetarientzako
Prentsa Zentroak dokumentazioa eta euskarri teknikoa emango die akreditutako kazetariei, lan baldintzak samurtzearren. Ondoren zerrendatzen da aipatutakoa:
6. Akreditutako kazetarien betebeharrak
Akreditutako kazetariek ondoko betebeharrak dituzte:
7. Txapelketako Prentsa Zentroa
Prentsa Zentroaren helbidea: Plaza Berria, 10 -2.ezk., 48005 Bilbao. Egunero egongo da zabalik goizeko 11:00etatik egunean jolasten den azken partida baino ordubete beranduago arte.