Kasparov eta Karpoven arteko lehia txundigarriaren amaierak eta lehenengoaren erretratak 2005ean airean utzi zuten eliteko xakea, kirolaren historian sekula egon den norgehiagoka handienarik gabe. Halere, xakearen erabilera soziala eta pedagogikoa, Internetek ahalbidetzen dituen baliabideak, historia, jokalari erakargarriak eta zientziarekin eta artearekin dituen loturak, praktika honen oinarri sendoaren erakusgarri dira, etorkizun oparoa berma dezaketen eragile nagusiak, hain zuzen.
Bi ideia horiek uztartzearen ondorioz, Grand Slam-eko Elkartea eratu zen, etorkizunari aurrea hartzeko asmoarekin. Sendoak izan zitzan zimendu berriak, txapelketa garrantzitsuenetariko batzuk uztartzeko ideia sortu zen, Corus de Wijk aan Zee (Holanda) eta Linares Hiria (Espainia), xake klasikoaren txapelketa abangoardistenarekin, Sofiako Mtel Masterrarekin, elkartzekoa, hain zuzen. Modernotasun kutsu bat besterik ez zitzaion falta ekimen honi, eta nork baino Bilboko antolatzaileek falta zaizkion ezagarriez hornitzeko. Izan ere, Bilbok badu dagoeneko eskarmenturik gai honen inguruan, makinen kontrako (2004 eta 2005ean) eta itsutsako partidekin (Topalov – Judit Polgar 2006an eta Munduko Kopa 2007an) mundua liluratu egin baitzuen.
Gran Slam-a egitura xume bezain erakargarriarekin hasi da 2008an: Wijk aan Zee-ko, Sofiako eta Linaresko garaileek, gonbidatutako beste jokalari batzuekin, Bilboko Maisuen Finalean parte hartuko dute, historian egin den txapelketa onenetako batean.
Hori da, hain zuzen, ekimenaren muina, baina bilgarria edukia bezain garrantzitsua da, horregatik diogu Bilbok etorkizunari aurrea hartzen diola: hiriko plaza nagusian, kristalezko kutxa baten barruan partidak jolastuko dituzte jokalariek; luxuzko esatariak kutxatik metro gutxira egongo dira; Internet bidez kalitate handiko emankizunak egingo dira; lehiatzeko grina ikaragarria, parra egiteko aukerarik gabe eta hiru puntu irabazitako partida bakoitzeko; beste hainbat jarduera ere egongo dira, ume eta zaleei arreta berezia jarri diegula.
Egunen batean, eliteko xake txapelketa oro horrelakoa izango da. Momentuz, eta Grand Slam-ari esker, etorkizuna Bilbon egongo da ikusgai.