Irailaren 2tik 13ra bitartean, xakearen historian sekula egon den txapelketarik ikusgarriena egingo da Bilbon. XXII. mailako txapelketa izango da, eta parte hartzaileen Elo-ren batez bestekoa, 2775,63 puntukoa da. Lehen aldiz, gisa honetako nazioarteko txapelketa bat kalean egingo da; lekua Plaza Berria inzago da, Bilboko Alde Zaharreko bihotza, eta arratsaldeko 17:00etan hasiko da ikuskizuna. Horretarako, karpa handi baten azpian, beirazko kutxa intsonorizatu eta klimatizatu bat jarriko da, et ahorren barruan, partidak jolastuko dira. Ikus-entzunezko hedabide anitzek emango dute ekimen honen berri, eta kazetari nahiz aurkezleen iruzkin, elkarrizketa eta analisiek jendaurrean egingo den txapelketa honen segimendu atsegingarria eta entretenigarria ahalbidetuko dute.
Sei jokalarik parte hartuko dute, munduko txapeldun Viswanathan Anand sailkapenean lehenengoa dagoela. Horrekin batera, Magnus Carlsen (munduko bigarrena), Vasili Ivanchuk (hirugarrena), Veselin Topalov (seigarrena, munduko txapeldun ohia), Teimur Radyabov (zazpigarrena) eta Levon Aronian (munduko amargaren sailkatua, egun) arituko dira lehian, Bilbon. Gaurdaino egin den txapelketa batek berak ere ez du, batez beste, Elo (jokalarien ranking-a ordenatzeko erabiltzen den puntuazio-sistema) maila horren alturik izan.
Grand Slam-eko Maisuen Final hau Nazioarteko Xake Federazioak (FIDEk) aintzatetsi du, eta partidak itzulera bikoitzekoak izango dira, 10 egunen buruan jolastuko direla (beste bi egunetan txapelketa eten egingo da parte hartzaileek atsedena har dezaten). Sarien poltsa 400.000 eurotakoa izango da, soilik, Munduko Xake Txapelketetan eman ohi dena baino gutxixeago.
Irailaren 13an jolastuko da, goizean, eta izena ematen duten lehenengo ehun jokalarik bakarrik hartu dute parte. 4.000 euro banatuko dira saritan.
Egunero jolastuko dira partidak, Maisuen Finala jolasten den egun berberetan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, eta gehienez ere, 120 jokalarik parte har dezakete. Hauxe da, hain zuzen, xakearen modalitate ikusgarrienetako bat, izan ere, jokalari bakoitzak 5 minutu baino ez ditu bere mugimendu guztiak egiteko, eta ondorioz, partidaren erritmoa zinez da frenetikoa, eta erritmoa, oldarkorra. Guztira, 16.000 euro banatuko dira saritan, eta bi pertsonentzako bidaia bat zozketatuko da, 2009an, Bulgarian egingo den Sofiako M-Tel txapelketa ikustera joateko.
Irailaren 12an, ostiralean, jolastuko da arratsaldeko 16:00etan, Plaza Berrian. Izena ematen duten lehen 120 pertsonek hartuko dute parte. 40 problema izango dituzte aztergai, eta problemaren lehen mugimendua zehazteko 30 minutu baino ez dute izango. 1.500 euro emango dira saritan, lehen hamar sailkatuen artean banatuko direnak.
Txapelketa honek txikienei zuzenduriko jarduerak ere eskainiko ditu, Antolakuntza beraren, BBKren, Euskaltelen et Federen laguntzarekin.
Gune honetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, xakean adituak, Txelu Fernandez eta Javier Moreno Maisu Handiak kasu, jolasten ari diren partidez mintzatuko dira, horien analisian interes sakonagoa dutenentzat.
Egongo da plaza bertan, kristalezko kutxaren aldamenean bata, eta Alde Zaharreko Dendari Elkartean, bestea. Bost kontinenteetako hainbat kazetarik Grand Slam-eko finala zuzenean jarraitzeko asmoa agertu dute. Era berean, aipatu beharra dago, partidak Internet bidez ere segi daitezkeela.
Plaza Berrian bertan izango da, hilak 13, larunbata, gaueko 21:00etan.