%@LANGUAGE="VBSCRIPT"%> ">
Gaurkoan lehenengo jokaldia Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Diputatuak, Josune Ariztondok, eta Linaresko Alkateak, Juan Fernandezek, egin dute. Maisuen Finaleko azkenaurreko txandan zaletuek partida interesgarri eta tentsioz beteak ikusi dituzte.
Aronianek Txapeldun izateko lehenengo aukera izan du gaurkoan, txanda baten faltan bere partida Shirovi irabazita. Partidan irekiera ingelesa jokatu duta, hainbat pieza aldatu ostean, posizio berdindu batera iritsi dira bi jokalariak, bakoitzak gaztelua, alfila eta dama zituelarik; baina alde kualitatibo batekin: alfilak kolore ezberdineko laukietatik zihoazen. Shirovek, hala ere, ezin izan du Aronianen alfilaren indarra gelditu eta partida era dotorean bukatu du armeniarrak. Grischuken berdinketaren ostean, Aronianek Maisuen Finaleko Txapela loru du txanda baten faltan, azken lau partidak jarraian irabazita.
Beste partidan, bi partida jarraian galdu ostean, Grischukek Karjakin izan du aurrean. Sergeik berriz ere Espainiar Irekierako Zaitsev bariantea jokatu du, txapelketarako prestatu duen arma. Grischukek berritasun bat jokatu du, denbora batez abantaila lortuz eta bere bi alfilei indarra emanez. Piezak aldatu ostean, gaztelu eta alfilak gazteluaren kontra jokatzen duen final batera iritsi dira, beronen emaitza berdinketa izanik era egokian jokatuz gero, nahiz eta zaila izan hori lortzea. Hainbat orduz posizioa irabazten saiatu arren, Karjakinek berdinketa onartu du 99 jokaldiren ondoren