<%@LANGUAGE="VBSCRIPT"%> "> Final Chess Masters Bilbao 2009. Berriak eta elkarrizketak.

Berriak eta elkarrizketak

BBK Clinic Jose Luis Fernandezen eskutik

Maisuen Finaleko atseden egunean, 100 haurrek BBKren Xake Egunean hartu zuten parte, Txapelketan parte hartzen duten Maisu Handiekin batera

Jose Luis Fernandez Maisu Handi bizkaitarrak hasi zuen arratsaldea bere partida bat erakutsiz. Ondoren, Jose Luis Fernandez berak, Alexander Grishuk, Alexei Shirov eta Levon Aronianekin batera, haurren aurkako aldibereko partidak jokatu zituzten. Haurrek txapelketa jokatzen ari den kristalezko urna bisitatzeko aukera ere izan zuten

Azkenik "Xakea eta beste kirolak" hitzaldia egin zen Plaza Berrian, bertan Jabo Irureta, Athletic Clubeko Kirol Zuzendaria, Pedja Savovic, Bilbao Basketeko jokalari ohia, Xabier Losantos Omar, futboleko epaile-ohia eta Sergei Karjakin Maisu Handia izan ziren