<%@LANGUAGE="VBSCRIPT"%> "> Final Chess Masters Bilbao 2009. Berriak eta elkarrizketak.

Berriak eta elkarrizketak

Aronian eta Karjakinek ez dute azken hitza esan

Txapelketaren erdia igaro ostean, bihar asteazkena atseden eguna izango da, nahiz eta Maisu Handiak Plaza Berrira itzuliko diren, arratsaldez BBKren Xake Eguna 100 haurrekin pasatzeko.

Datorren osteguneko partidak, laugarren txandakoak, honakoak dira:Shírov-Kariakin eta Aronián-Grischuk.

Gaurkoan Iker eta Eneko Pou eskalatzaileak izan dira, Euskaltel txapelketaren babeslearen eskutik, lehenengo jokaldia egin dutenak.

Shirov eta Aronianen arteko partidak, Alexei Aronian espezialista den Marshall erasoan sartu da. Levonek bere ohiko jokamoldea alde batera utzi du eta partidan zehar guztiz ziur jokatzen ikusi dugu, Shirov bere posizioa defendatzen ikusi dugun artean, jokaldi bakoitzean asko pentsatuz. Horrela Shirovek denbora asko gastatu du Aronianek bere presioa handitzen zuen artean Azkenean Shirovek, azken erasoa jaso aurretik eta bEn la partida que ha enfrentado a Shírov con Aronián, Alexéi ha entrado en una de las especialidades de Aronián, el contra gambito Marshall. Levon, ha variado suere denbora ia agortzera zihoanean, etsi egin du.

Karjakin eta Txapelketaren lider Grischken arteko partidan Espainiar Irekiera ikusi dugu, Grishuckek Zaitsev bariantea jokatu duelarik, irekiera honetan ezaguntzen denetako berrienetakoa. Zuriak toki abantaila txiki bat lortu du horrela bere aurkariaren erregearen inguruan piezak bilduz. Momentu kritikoan Karjakinek ez du bariante kritikoena aukeratu, horrela ordura arte lortutako abantaila apur bat galduz. Hala ere Karjakinek abantaila berreskuratu eta errege aldeko iniziatiba lortu du berriz, Grischuken erregearen aurkako erasoa indartuz eta partida irabaziz.