<%@LANGUAGE="VBSCRIPT"%> "> Final Chess Masters Bilbao 2009. Berriak eta elkarrizketak.

Berriak eta elkarrizketak

San Mamesen egin da joklarien zenbakien zozketa

Athletic Club eta Txapelketako jokalariak

San Mames futbol zelaian egin da Txapelketaren aurkezpen ofiziala eta jokalarien hurrenkeraren zozketa gaur goizean.

Zozketan Bilboko Athletic Clubeko jokalariak izan dira protagonista, Fernando Llorente, Markel Susaeta eta Mikel San Jose eta emakumeen taldeko goleatzailea Erika Váazquez. Eurek eduki dituzte jokalari bakoitzaren zenbakia zeramaten kamisetak eta zozketa bukatu ostean Txapelketa jokatuko duten jokalariei oparitu dizkiete. Zozketa egin ostean, Sergei Karjakin, Alexander Grischuk, Alexei Shirov eta Levon Aronian jokalariek, minutu bateko bi partida azkar jokatu dituzte bihar jokatuko duten aurkariekin.

Zelaiaren erdialdean egin den ekitaldian, Bilboko Udaleko Lan, Gazteria eta Kirol zinegotzi Jon Sustaxa, Athletic Clubeko presidente Fernando García Macua, Eusko Jaurlaritzaren Kiroletako Zuzendari Patxi Mutiloa, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo Zuzendari Gabino Martínez de Arenaza eta Txapelketaren zuzendari Andoni Madariaga eta Juan Carlos Fernández izan dira. Era berean, txapelketaren laguntzaile diren BBK, Euskaltek, Sol Meliá, Alde Zaharreko eta Erribera merkatuko merkatarien elkarteetako, Land Rover, eta Euskal eta Bizkaiko Xake Federakuntzen ordezkariak ere izan dira bertan.