Final Chess Masters Bilbao 2009

Final Chess Masters Bilbao 2009 (Irailaren 2tik 13ra)

Komunikabideentzako Arauak

AKREDITAZIO ETA FUNTZIONAMENDU ARAUAK
kazetari eta hedabideentzako Xake Txapelketan:
Bilboko Grand Slam-eko Maisuen Finala, 2009

Sarrera

Arau hauen helburua, kazetariei euren lana ondo betetzeko baldintza onenak eskaintzea da, beti ere euren beharrak eta Grand Slameko Maisuen Finalaren antolakuntzak dituen ezaugarriak kontuan hartuz.

Akreditazioak

Komunikabideek kazetariak akreditatu ditzakete medio hori txapelketan ordezkatzeko.

Akreditazioak Prentsa Aretoa erabiltzeko, informazioa jasotzeko eta ekintza ofizialetan parte hartzeko eskubidea emango du.

Akreditazioak eskatzea

Eskaerak pmolina@emeservicios.com helbidera bidali behar dira, informazio hau bidaliz:

  1. Komunikabidearen izena
  2. Komunikabide mota
  3. Kazetarien izen-abizen eta karguak.
  4. Komunikabideak egingo duen jarraipenaren estimazioa.
  5. Bideo edo telebista kamararik erabiliko den ala ez.
  6. Komunikabidearen helbidea.
  7. Telefono eta fax zenbakiak.
  8. E-posta helbidea.

Akreditazioak jasotzea

Akreditazioak kazetariak aldez aurretik identifikatuz banatuko dira Prentsa Aretoan, irailaren 6tik aurrera Prentsa Aretoaren ordutegian.

Dokumentazioa eta eskainiko den materiala

Prentsa Arduradunak akreditatuko kazetariek honako dokumentazio eta materiala eskainiko die:

  1. Uneoro dauden ekintzen berri
  2. Prentsaurrekoetan parte hartzeko aukera.
  3. Parte-hartzaile eta antolatzaileekin egin beharreako elkarrizketak prestatzen laguntzea.
  4. Material gehigarria.
  5. Eguneroko prentsa oharrak

Akreditatutako kazetarien betebeharrak

  1. Antolakuntzak ezartzen dituen prozedura eta arauak betetzea.
  2. Akreditazio ikusteko lekuan eramatea.
  3. Urnaren barruan argazki eta irudiak hartzea, partidak hasi eta hurrengo 5 minutuetan.
  4. Partidak argiarekin eta argazkiak flasharekin hartzea debekatuta dago behin hasierako 5 minutuak pasatu ostean.

Prentsa Aretoa

Prentsa aretoaren helbidea hauxe da: Plaza Berria, 10-2º Ez. 48005 Bilbo.

Ordutegia: irailaren 6an, 16:00tatik partidak bukatu eta ordu erdi beranduagora arte. Irailaren 7, 8, 10 eta 11an 16:30tatik partidak bukatu eta ordu erdi beranduagora arte. Irailaren 12an, 15:30tatik partidak bukatu eta ordu erdi beranduagora arte.

Alojamendurako baldintzak

Bilbao E4 Xake Kirol Elkarteak Barceló Nervión hotelean alojamendu baldintza bereziak lortu ditu antolakuntzak akreditatutako kazetarientzat. Baldintza horiek kontratatu nahi dituzten kazetariak hotelarekin harremanetan jar daitezke kazetari direla esanez.

Hotelaren inguruko informazioa honako helbide honetan lortu daiteke http://www.barcelo.com/BarceloHotels/es-ES/Hotels/Spain/Bilbao/Nervion/Home eta baita telefonoz (+34 94 4454700) edo e-postaz nervion@barcelo.com ere.

Babesleak
Bilboko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia
Eusko Jaurlaritza
BBK
La Ribera Merkatua
Bilbao Zaharreko Merkatarien Elkartea
Euskaltel
Laguntzaileak
Bizkaiko Xake Federakuntza
Euskal Xake Federakuntza

2009ko Bilbao Master Chess Finalaren antolatzailea Bilbao E4 Xake Kirol Elkartearen logoa

Web orriaren diseinua eta egilea Consultec