<%@LANGUAGE="VBSCRIPT"%> "> Final Chess Masters Bilbao 2009. Bilbo eta Grand Slam-a.

Bilbo eta Grand Slam-a

Grand Slam-a: xakea ikusteko modu berria

Logo Gran Slam

Kasparov eta Karpoven arteko lehia txundigarriaren amaierak eta lehenengoaren erretiratzeak 2005ean airean utzi zuten eliteko xakea, kirolaren historian sekula egon den norgehiagoka handienarik gabe. Halere, xakearen erabilera soziala eta pedagogikoa, Internetek ahalbidetzen dituen baliabideak, historia, jokalari erakargarriak eta zientziarekin eta artearekin dituen loturak, praktika honen oinarri sendoaren erakusgarri dira, etorkizun oparoa berma dezaketen eragile nagusiak, hain zuzen.

Bi ideia horiek uztartzearen ondorioz, Grand Slam-eko Elkartea eratu zen, etorkizunari aurrea hartzeko asmoarekin. Sendoak izan zitzan zimendu berriak, txapelketa garrantzitsuenetariko batzuk uztartzeko ideia sortu zen, Corus de Wijk aan Zee (Holanda) eta Linares Hiria (Espainia), xake klasikoaren txapelketa abangoardistenarekin, Sofiako Mtel Masterrarekin, elkartzekoa, hain zuzen. Modernotasun kutsu bat besterik ez zitzaion falta ekimen honi, eta nork baino Bilboko antolatzaileek falta zaizkion ezaugarriez hornitzeko. Izan ere, Bilbok badu dagoeneko eskarmenturik gai honen inguruan, makinen kontrako (2004 eta 2005ean) eta itsukako partidekin (Topalov – Judit Polgar 2006an eta Munduko Kopa 2007an) mundua liluratu egin baitzuen. 2008an jokatutako finalaren ostean, Grand Slamaren familiak kide berri bat izan du 2009an, Shangaiko Txapelketa. Londresko Txapelketak ere Elkartearen atea jo du aurten.

Hori da, hain zuzen, ekimenaren muina, baina bilgarria edukia bezain garrantzitsua da, horregatik diogu Bilbok etorkizunari aurrea hartzen diola: hiriko plaza nagusian, kristalezko kutxa baten barruan partidak jolastuko dituzte jokalariek; luxuzko esatariak kutxatik metro gutxira egongo dira; Internet bidez kalitate handiko emankizunak egingo dira; lehiatzeko grina ikaragarria, parra egiteko aukerarik gabe eta hiru puntu irabazitako partida bakoitzeko; beste hainbat jarduera ere egongo dira, ume eta zaleei arreta berezia jarri diegula.