Final Chess Masters Bilbao 2009

Final Chess Masters Bilbao 2009 (Irailaren 2tik 13ra)

Jardueren programa

Grand Slam-eko Maisuen Finala, Bilbo 2008

Irailaren 6tik 12ra, Grand Slam-eko Maisuen Finala jokatuko da Bilbon, partidak kalean bertan jolastuko dira, Plaza Berrian, Bilboko Alde Zaharraren bihotzean.

Txapelketan parte hartuko duten jokalariak Levon Aronian, Alexander Grischuk, Alexei Shirov eta Sergei Kariakin izango dira.

Maisuen Finala Nazioarteko Xake Federazioak ofizialki aintzatetsi du eta partidak itzulera bikoitzekoak izango dira, guztira sei egun (beste egun bat atseden eguna izango da jokalarientzat).

Txapelketa honek duen beste ezaugarrietako bat partidak jolastuko diren lekua da. Kalean izango dira, eta jendeak zuzenean jarraitu ahal izango ditu. Horretarako, kristalezko kutxa intsonorizatu eta klimatizatu handi bat eraikitzen dabiltza, Plaza Berrian jarriko dena, karpa baten azpian.

Agoraren arduradun nagusia Leontxo Garcia kazetaria izango da, eta Nicola Lococok kolaboratzaile lanetan jardungo du. Hainbat mahai eta aulki jarriko da, “terraza” baten antzean, jendeak partidak segi ditzan, azken buruan, txapelketa herritartzea, dinamizatzea, zabaltzea eta parte hartzaileago bihurtzea da gure asmoa. Giro nasaia, oro har, txapelketaren gaineko tertulia eta eztabaidetan.

Gainera, guztiok erabil dezakegun espazio horretan ere xakearekin erlazionaturiko hainbat jarduera egongo dira, eta edonork parte har dezake.

Babesleak
Bilboko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia
Eusko Jaurlaritza
BBK
La Ribera Merkatua
Bilbao Zaharreko Merkatarien Elkartea
Euskaltel
Laguntzaileak
Bizkaiko Xake Federakuntza
Euskal Xake Federakuntza

2009ko Bilbao Master Chess Finalaren antolatzailea Bilbao E4 Xake Kirol Elkartearen logoa

Web orriaren diseinua eta egilea Consultec