Final Chess Masters Bilbao 2009

Final Chess Masters Bilbao 2009 (Irailaren 2tik 13ra)

Bilbo eta Grand Slam-a

Bilbo: xakearen katedrala

Plaza Nueva

Azkenaldian Bilboren irudia ospe eta garrantzia handia hartzen joan da eliteko xakearen unibertsoan.

1998 eta 2002 urte bitarteetan, Europako Open onena egin zen hemen, Bilbon, bai eta partida azkarretako munduko hiru txapelketa onenetako bat ere, horietan guztietan 30 herrialde baino gehiagoko parte hartzaileak egon zirela. 2004 eta 2005ean, halaber, ordenagailuaren kontrako munduko xake txapelketa antolatu zen Bilbon, eta munduko lehen mailako xake-maisuak informatika programa onenen kontra aritu ziren. “Silizioa” aitzakiarik gabe garaitu zitzaion “karbonoari“: 8,5-3,5 2004. urtean, eta 8-4, 2005. urtean. Bilbok aspaldi utzi zion gai horren gainean eztabaidatzeari, eta gaur-gaurkoz, xakearen munduan makinen gizakion aldean duten nagusitasuna ez da zalantzan jartzen.

2006. urtean, Topalov eta Polgar itsuka aritu ziren elkarren aurka Bilboko Guggenheim Museoan, eta begiak estilirik zituzten irudiak munduari bira eman zion. Kazetari adituen arabera, partidaren oihartzun mediatikoak historiako xake norgehiagoka handienen pareko jarri zuen Bilboko XVIII. Xake Jaialdi hura:  Spassky-Fischer, Kasparov-Karpov, eta Kasparov-“Deep Blue”. Topalovek 3,5 - 2,5, irabazi zuen, baina, batez ere, xakea irten zen garaile.

2007. urtean, Bilbok urrats bat gehiago eman zuen eta Itsukako Xakeko Munduko Kopa antolatu zuen estreinakoz. Txapelketa Bu Xiang-zhi txinatarrak irabazi zuen, Topalov, Polgar, Kariakin, Carlsen eta Harikrishna-ren aurka lehian aritu ostean. Orduan eratu zen Agora, eta bertan, iruzkinak zein elkarrizketak egiten ziren, gonbidatuak hartzen, eta partidak jarraitzeko pantaila erraldoiak eta arbel elektronikoak ikus zitezkeen. Munduko Kopak oihartzun handia izan zuen komunikabideetan, idatzizko prentsa, irrati eta telebista garrantzitsuenetan agertu baitzen. Are gehiago, Internet bidez milioi eta erdi pertsonek baino gehiago jarraitu zuten.

2008an Bilbon jokatu zen Grand Slameko Txapelketen Finala, bertan Veselin Topalov, Viswanatan Anand, Magnus Carlsen, Levon Aronián, Vasily Ivanchuck eta Teimour Radjabovek parte hartu eta historian jokatu den txapelketa indartsuena izan zen finalean, inoiz lortu gabekoa, XXII maila lortu zuen txapelketak.

Bilbotik nazioarteko xake-izar nabarmenenak pasa dira, munduko txapeldun asko, besteak beste, Spassky, Anand, Topalov, Ponomariov, Kasimyanov, Khalisman. Horri esker, Jaialdia irekiagoa, partizipatiboagoa, herrikoiagoa egin da. Milaka zale hurreratu dira ikuskizunaz gozatzera eta nabarmentzekoa da, era berean, Eskoletako Xake-Jaialdietan umeen parte hartzeak izan duen gorakada.

Aurten Bilbon irailaren 6a eta 12a artean Grand Slameko Maisuen Finalaren bigarren edizioa jokatuko da. Txapelketa kalean bertan jokatuko da, Plaza Berrian, hain zuzen, Bilboko Alde Zaharraren bihotzean. Karpa batekin estalirik, beirazko kutxa intsonorizatu eta klimatizatu baten barnean partidak jokatuko dituzte jokalariek. Kristalezko kutxaren alboan, Agora jarriko da, partiden iruzkinak eta analisiak egiteko lekua, ikusleek xake munduko hainbat Maisu Handien iruzkinekin  goza dezaten; Agoraren arduradun nagusia Leontxo Garcia kazetaria izango da, eta Nicola Lococok kolaboratzaile lanetan jardungo du. Hainbat mahai eta aulki jarriko da, “terraza” baten antzean, jendeak partidak segi ditzan, azken buruan, txapelketa herritartatzea, dinamizatzea, zabaltzea eta parte hartzaileago bihurtzea da gure asmoa. Giro lasaia, oro har, txapelketaren gaineko tertulia eta eztabaidetan.

Toki ezin hobe honek egunero beste hainbat ekitaldi hartuko ditu: Bilbo Hiria – BXF II. Xake Txapelketa, Laguntasunaren I. E4 txapelketa, haurrentzako ekitaldiak, Jakintsuen Atala eta Amaiera Ekitaldia.

Iraileko lehenengo hamabostaldian, Bilbo bost kontinenteetako begiraden erdigune izango da.
Zinez, eginahal handia da esku artean dugun proiektu hau, eta berau gauzatzea ezinezkoa litzaiguke gure instituzio eta babesle pribatuen sostengua barik, Euskadiko zein Bizkaiko Xake Federakuntzen lankidetza eta milaka zaleren lan etengabea barik. Ilusio handia jarri dugu ekimen honetan, eta azkenean, lortu egin dugu, harriz, harri, blokez bloke, munduko xakearen “katedrala” eraikitzea.

Babesleak
Bilboko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia
Eusko Jaurlaritza
BBK
La Ribera Merkatua
Bilbao Zaharreko Merkatarien Elkartea
Euskaltel
Laguntzaileak
Bizkaiko Xake Federakuntza
Euskal Xake Federakuntza

2009ko Bilbao Master Chess Finalaren antolatzailea Bilbao E4 Xake Kirol Elkartearen logoa

Web orriaren diseinua eta egilea Consultec